Blog con el que se pretende informar de la programación de Kultur Basauri, fundación municipal dependiente del Ayuntamiento de Basauri. Kultur Basauri cuenta con cinco bibliotecas públicas, talleres de artes plásticas, salas de exposiciones, programación de cine y de espectáculos en vivo, salas de ensayo, actividades infantiles y juveniles,...

lunes, 9 de junio de 2008

Zinema


Ekaina, uztaila, abuztua eta irailean zehar, Zinema, Social Antzokiko elementu nagusi bilakatzen da. Eszena-ikuskizunen programazioa Urrian hasten da eta Maiatzaren bukaera arte irauten du. Hilabete horietan zehar, ikuskizun hauek zinema emanaldiekin bateratzen dira, zine-kluba zein egungo filmekin. Gaurtik hasita eta asteazkena, ekainak 11 bitarte, “Dueños de la calle” filma dago programatua, drama eta thrillerraren erdibidean, Los Angeles bezalako hiri batean dauden zorigaiztoko aldeak erakusten ditu; polizia batek nola aurre egiten dien bere gatazka moralei. James Ellroy arduratu da istorioa idazteaz, generoan aditua eta "La dalia negra" edo "L.A. Confidential” filmen arduraduna. Zuzendaritzan beste jenio bat dugu, David Ayer, polizia lan, botere eta korrupzio inguruko gai guztien zale amorratutzat kontsideratzen du bere burua. "Training Day" eta "S.W.A.T." idatzi eta"Harsh times” estreinatu ostean, “Dueños de la calle” aukera aparta dela iruditzen zaigu ildo berean jarraitzeko eta indarkeria, fideltasuna eta biziraupenean sakontzeko.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio