Kukai-Tanttakaren "Hnuy Illa" ikuskizunak Max Errebelazio Saria jaso du
Arte eszenikoak saritzen dituen Max Sarien festa ospatu zen atzo. Bertan, Kukai-Tanttaka euskal konpainiak Errebelazio Saria jaso zuen "Hnuy Illa" ikuskizunagatik.
Ikuskizun onenaren saria Alex Rigolak zuzendutako "2666" antzerki lanak jaso zuen. Aktore onenaren saria Carmen Machi eta Javier Gutierrez aktoreek eraman zuten. Lehenengoak, Teatro El Cruce konpainiaren " La tortuga de Darwin" ikuskizunean egiten duen lanagatik eta bigarrenak, Animalario konpainiaren "Argelino, servidor de dos amos" antzerki lanean egiten duenagatik.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio