Kultur Basauri: Tailerrak, Ikastaroak eta Ludotekak
Kultur Basaurik antolatutako tailerretan, ikastaroetan eta ludoteketan parte hartzeko matrikula epea irekita dago oraindik. Irailaren 17 arte luzatzen da tailerretan eta ikastaroetan izena emateko epea eta irailaren 24 arte ludoteketan izena ematekoa. Ondorengo hauek dira eskaintzen diren ikastaroak eta tailerrak:
Basozelai Gizarte Etxea:
Taichi-chicun: Hasiera maila ostiraletan (18:30-20:00) eta hobekuntza maila asteartetan (18:00-19:15)
Bateria Mintegia: Hasiera maila larunbatetan (10:00-11:00) eta hobekuntza maila larunbatetan (11:00-12:00)
Kitarra elektriko mintegia: Hasiera maila ostiraletan (18:30-20:00) eta hobekuntza maila ostiraletan (20:00-21:30)
Umeentzako Arte Plastika Tailerrak: 4-6 urte bitarteko umeentzat asteartetan (17:15-18:45) eta 7-12 urte bitartekoentzat asteazkenetan (17:30-19:30)
Umeentzako Yoga Tailerrak: 10-14 urte bitarteko umeentzat astelehenetan (17:15-18:45) eta 6-9 urte bitartekoentzat asteazkenetan (17:15-18:45)
Kareaga Gizarte Etxea:
Yoga: astelehena eta asteazkenetan (10:30-12:00)
Pilates: lehenengo taldea astearte eta ostegunetan (10:30-11:30) eta bigarren taldea astearte eta ostegunetan (16:45-17:45)
San Miguel Kultur Etxea:
Altzariak Zaharberritzeko Tailerra: astearteetan (17:00-20:00)
Bitxigintza Tailerra (Latoia eta Zilarra): ostegunetan (17:00-20:00)
Dekorazio-Arte Tailerra: ostegunetan (17:00-20:00)
Marrazketa eta pintura Tailerra: asteazkenetan (18:00-19:30)
Ondorengo hauek eskaintzen diren Ludotekak (Euskeraz):
Basozelai Gizarte Etxean, Kareaga Gizarte Etxean, Pozokoetxe Kultur Etxean, San Miguel Kultur Etxean eta Tximeletan (Ariz). Bi talde egongo dira: 4-6 urte bitarteko umeak astelehenetik ostiralera (17:00-18:30) eta 7-12 urte bitartekoak astelehenetik ostiralera (18:30-20:00)
1 comentarios:
Seguruenik jakingo duzue baina Eusko Jaurlaritzak Kontalaria izeneko kanpaina bat jarri du abian, euskararen erabilera sustatzeko: http://asieralkorta.blogspot.com/2011/01/kontalaria-euskararen-erabilera.html
9 de enero de 2011, 13:05
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio