Juan de Otaola eta Perez de Saracho Beka
Carmelo Bermejo, 29 urte dituen malagako artista gaztea izan da Juan de Otaola eta Perez de Saracho 2008 Bekaren irabazlea. Ikuslegoa axolagabe utziko ez duen muntai bat aurkeztu zuen, “Booked 2” izenekoa, aurreko ideia baten jarraipena. Bere asmoa, bekarekin irabazi dituen 3.500 eurorekin, zentru komertzial batetara joan, emanaldi bateko sarrera guztiak erosi eta filma ematen den bitartean aretoa erabat hutsik grabatzea da. Mezua, gaur egungo sistema kapitalistari eginiko kritika da. “Zentru komertzial batera joaten diren ikusleen frustrazioa adierazi nahi dut, egin nahi dutena ezin dutenean egin eta hala eta guztiz ere, kontsumitzen jarraitzeko modua nola aurkitzen duten” azaldu zuen egile gazteak proiektu original honen aurkezpen egunean.Bermejok sari honen laguntzaz bere artelanarekin jarraitzeko eta bide batez, hurrengo udazkenean Basaurin lehen aldiz aurkezteko aukera izango du.Epaimahaiak azpimarratu zuen aurkeztu diren proiektuen kantitate eta kalitateen inguruan, aldaketa “kualitatibo eta kuantitatibo” bat eman zela.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio