Kultur Ibaigane
Gay Duintasun Eguna ospatzen dela eta (ekainaren 28an), Ekainak 26an Basauriko Kultur Ibaiganeko Liburutegian, “Neure Sexualitatea, Neure Eskubidea” tailerra egongo da ikusgai. Tailer honen helburua, harreman homosexualak naturaltasunez ikustea, norberaren burua onartzeak duen garrantzia nabarmentzea, eta besteekiko tolerantzia agertzen ikastea da.
Liburutegiak, gaur egungo familia berria gaitzat duen liburu eta eleberri asko ditu :guraso bakarreko familiak edota kideetako biak sexu berdinekoak diren familiak. Horrexegatik, gai horri buruzko ipuin kontaketa eta aktibitate ezberdinak prestatu dituzte euskeraz, 8 eta 11 urteetako umeentzat, ekainaren 26an goizeko 11.30etan Haur Liburutegian. Parte hartzaileen kopurua 15an dagoenez mugatua, Ibaiganeko Liburutegian egin behar da izen-ematea.
Etiquetas: Tailerra
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio