Blog con el que se pretende informar de la programación de Kultur Basauri, fundación municipal dependiente del Ayuntamiento de Basauri. Kultur Basauri cuenta con cinco bibliotecas públicas, talleres de artes plásticas, salas de exposiciones, programación de cine y de espectáculos en vivo, salas de ensayo, actividades infantiles y juveniles,...

martes, 13 de enero de 2009

Lau marrazo aske daude Social Antzokian


"Brokers", Yllana antzerki konpainiaren azken lana da. Honen protagonistak kontsumo grina aroan arrakasta jarraitzen duten negozioetako lau marrazo dira. Luxua, ospea, boterea, narzisismoa eta estatusa dira beraien tik kulturalak. Arropa garestiaren, puntako teknologiaren, elikadura osasungarriaren eta gorputzari gurtzaren jarraitzaileak dira. Arrakasta lortzearen obsesioak beraien beldurrik ezkutuenak azaltzen dituen mundu batean barruratuko ditu. Honen ondorioz, gizarte kontsumistaren oinarriak arriskuan jarriko dituen egoera barregarriak sortuko dira.
Arduraz zainduriko soinudun-banda eta eszena-jartze dotoreek antzezlan zentzugabe, ustel eta biziotsu bat osatzen dute, ikuslego zorrotzenari ere algarak sorreraziaz. "BROKERS" LARUNBATA HONETAN, URTARRILAK 17, ARRATSALDEKO 20:30 ETAN, SOCIAL ANTZOKIAN ANTZEZTUKO DA. SARRERAREN PREZIOA 12 €.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio