Adineko Pertsonen XIV. Antzerki Jardunaldiak
Social Antzokiak, otsaileko asteazken guztietan, Adineko Pertsonen XIV. Antzerki Jardunaldien barnean antolatutako antzerki lanak jasoko ditu. Jardunaldi hauek Basauriko Udaleko Gizarte Ongintza Sailak bultzatu ditu. Otsailaren 4.an Errenteriako "Beti Bizkor" taldeak parte hartuko du, "Amor en cuerpo y alma" antzerki lanarekin. Otsailaren 11.an, Otxarkoagako "Beti Gazte" antzerki taldeak lau antzerki lan aurkeztuko dizkigu, besteak beste, "Asuntos burocráticos de la Seguridad Social", "La lista de espera", "Pin y Pon" eta "El fotógrafo". Otsailaren 18.an, "La "Q" era la meta" lana antzeztuko du Gernikako "Gure arbola zaharra" antzerki taldeak eta azkenez, otsailaren 25.an, Logroñoko "La Gira" antzerki taldea egongo da gurekin, "Los Marqueses de Matute" antzerki lanarekin. Emanaldi guztiak arratsaldeko 18:30etan izango dira eta sarreraren prezioa 4 €koa izango da. Antzerki lan guztiak ikusi ahal izateko bonoak ere salgai egongo dira 12 €ren truke.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio