"Los años desnudos" filma Social Antzokian
Ostegun honetan, urtarrilak 22, gaueko 20:00etan eta 22:00etan "LOS AÑOS DESNUDOS" pelikula izango dugu Social Antzokian, ZINE KLUBA Zikloaren barnean.
Filmaren protagonistak Goya Toledo, Mar Flores eta Candela Peña aktoreak dira. Hiru emakume eder hauek hainbat arlo artistikoetan frogatu ondoren, kabareta, publizitatea...zinea egiten hasten dira, baina ez edozein zine mota, "S" klasifikazioa duen zinea baizik, 1976 eta 1983 urteen bitartean, trantsizio garaian, Espainian egiten zen zinea. Lagun haundiak egiten dira eta askatasunera esnatzen ari zen Espainia batean bizi zirela kontutan izanda, antzeko esperientziak biziko dituzte, batzuk barregarriak beste batzuk ez hainbeste. Honela igaroko da emakume hauen bizitza 70ko hamarkada eta 80ko hamarkada bitartean, "S" deritzon zinea hasi zenetik guztiz desagertu zen arte.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio