Gorakada antzerki konpainiak "Cyrano" aurkeztuko du Social Antzokian
Igande honetan, martxoak 1, goizeko 12:30etan, Social Antzokiak "Cyrano" antzerki lana jasoko du euskeraz. Haurrei zuzendutako lan honek maitasun istorio bat kontatzen digu. Baina ezinezko maitasun istorioa. Gorputz eta arimaren bertute eta gabeziak, itsusia, ederra edo ergela sentitzea. Istorio poetiko eta askatasun abestia. Handi eta txikien bihotzetara helduko den istorioa. Literatura unibertsaleko klasiko hau txotxongilo mundura eraman du Gorakada konpainiak. Ongiaren eta gaizkiaren erlazioa, ezberdinari errefusa, talde berri batean onartua izateak suposatzen dituen arazoak eta komunikatzeko zailtasunak dira besteak beste istorio honetako gaiak. Gatazka guzti hauez gain, maitasun istorio bat ere bada, adin eta muga guztiak gainditzen dituen sentimenduak...
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio