"Toda I. Reina de Pamplona" antzezlana ikusgai Social Antzokian
Otsailaren 27.an , larunbata, arratsaldeko 20:30 etan, Porpol Teatro konpainiaren eskutik "Toda I.Reina de Pamplona" antzerki lana izango dugu ikusgai Social Antzokian.
Eskalea den emakume baten haluzinazioen bitartez Erdi Aroko garaia berpizten da. Eskaleak TODA Erregina dela uste du, hau da, gutxi gorabehera X. mendeko Iruñeko lehenengo erregina.
Antzeztokian, hiri garaikide baten erdian, ni istorio paralelo eta lotuk topo egiten dute, hots, Erdi Arokoak eta egungoak, eta geure gizarteko behartsuenak dira protagonistak, eskale batzuk, alegia.
Eszena ugariz osatuta dagoen antzezlan honen erritmo bizkorrak eta irudimen handiko eszenaratzeak Erdi Arotik egungo garaira eta alderantziz eramango du ikuslegoa eta barre eragingo dio, baita kontraste handiak sentiarazi ere; axolagabe utziko ez duen sentsazioen erakustaldi bat izango da.
Sortutako paralelotasun historikoa erakargarria da benetan, eta bi munduetako gizarteen arteko desberdintasun sozial ikaragarriak, arimaren alde anitzak eta gizakien jokabide desberdinak erakutsiko dizkigu, gertatzen diren garaia kontuan hartu gabe.
Dagoeneko, antzerki lan hau ikusteko sarrerak salgai daude. Prezioa 12 €. Eta beti bezala, taldea egiteak abantailak ditu Social Antzokian. Horrela, 10 lagunetik gorako taldeak % 30eko deskontua izango dute eta 50 lagunetik gorakoak, % 50ekoa.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio