" Kanpanilla eta Peter Pan-en itzala" Social Antzokian
Txalo euskal konpainiak antzerki lan berri bat aurkezten du igande honetan Basauriko Social Antzokian, "Kanpanilla eta Peter Pan-en itzala". Euskeraz antzeztuko duten lan honetan, Kanpanilla izango da Peter Pan-en historia kontatuko diguna, beti ere, Peter Pan-en itzalaren laguntzaz. Arantza Arteaga, Iraitz Lizarraga eta Jorge Santos dira antzezleak eta Begoña Bilbao zuzendaria.
Haurrei zuzendutako antzerki lan hau ikusgai izango dugu otsailaren 15ean, igandea, goizeko 12:30etan. Eta sarreraren prezioa 4 €koa izango da.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio