Blog con el que se pretende informar de la programación de Kultur Basauri, fundación municipal dependiente del Ayuntamiento de Basauri. Kultur Basauri cuenta con cinco bibliotecas públicas, talleres de artes plásticas, salas de exposiciones, programación de cine y de espectáculos en vivo, salas de ensayo, actividades infantiles y juveniles,...

martes, 21 de abril de 2009

Juan de Otaola y Perez de Saracho Beka


Aurten ere, Juan de Otaola y Perez de Saracho Beka martxan jarri da. Bere semeak, Pablok, sortutako beka honen asmoa Arte Plastikoen formazioan laguntzea da.
Beka Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den edozein pertsonak edo taldek eskatu ahal izango du. Honetarako, idatzi bat bidali behar izango dio Basauriko Alkateari, Basozelai Gizarte Etxeko (Basozelai, 11-48960 Basauri) atezaindegian aurkeztuz, 2009.ko maiatzaren 29a baino lehenago. Idatzi honekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- N.A.N.aren fotokopia
- Espezialitate honetan bere gaitasuna frogatzen duen dokumentazioa.
- Egingo den lanaren programa, proiektu eta metodologiaren zehaztasunak memoria baten bidez: bertan lanaren burutze epeak ere aipatuko dira.
- Halaber, pertsonalitate baten edo kultur erakunde baten informea aurkeztu ahal izango da, hautagaiak egindako lan artiztikoaz arituko delarik.
Bekaren ematea erabakitzeaz Basauriko Alkateak zuzenduriko epaimahai bat arduratuko da, bertan, Kultur Zinegotzia, Basauriko Kultur Etxeko Ekintza Zuzendaria eta Arte Ederretan jakintsuak diren bi partaide egongo dira. Saria 3.600 € izango da eta ekainaren 30etik aurrera jasoko du irabazleak.
Informazio gehiago: www.socialantzokia.com

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio