Blog con el que se pretende informar de la programación de Kultur Basauri, fundación municipal dependiente del Ayuntamiento de Basauri. Kultur Basauri cuenta con cinco bibliotecas públicas, talleres de artes plásticas, salas de exposiciones, programación de cine y de espectáculos en vivo, salas de ensayo, actividades infantiles y juveniles,...

jueves, 19 de abril de 2012

ANTZERKI TOPAKETAK Umeak eta Gazteak 2012

Euskarabila eta Basauriko Kultur Etxearen arteko elkarlanaren fruitu den ANTZERKI TOPAKETAK-umeak eta gazteak egitasmoak seigarren urtea betetzen du 2012an.

Aurten Udaleko Euskara eta Kultura Atala ere bete-betean sartu da egitasmoan. Bertsogintza egitasmoak bezala beren beregi ahozkotasuna lantzen duenez udal atal honek egitasmo hau ere bultatzea erabaki du.

Ondo dakigu antzerkigintzaren bidez ume askok lotsa, harremanetan hasteari eta ozenki mintzatzeari beldurra kentzeaz gain, irudimenaren askapenaz gozatzeko edota norberaren gorputza ezagutzeko aukera izaten dutela.

Antolatzaileon aldetik, ahalegin handia egin dugu ekitaldi honetan ere partaidetza sustatzeko eta topaketen aurreko lanari zein topaketa beraiei kalitatez erantzuteko.

Aurten 5 ikastetxek parte hartzen dute egitasmo honetan: Arizko Ikastola, Kareaga Goikoa Ikastetxea, Jose Etxegarai Ikastetxea, Sofia Taramona Ikastetxea eta Lope de Vega Ikastetxea. Urritik hona astero Lehen Hezkuntzako 244 ikasle 5 aktore profesionalen eskutik antzezlana prestatzeko laguntza profesionala jaso dute.

Antzerki Topaketak apirilaren 23tik maiatzaren 2ra Ibaiganeko Kultur Etxeko Areto Nagusian ospatuko dira; bertako eszenatokian 5 emanaldietan zehar 18 antzerki-obra aurkeztuko dira.

Aipatu nahi dugu ere emanaldien aurkezpenak Itziar Ituño aktore basauriarraren eskutik izango direla. Eta bukaeran antzezlanen grabazio banaz sarituko ditugula parte hartzaile guztiak.

Guztionengatik emanaldietara etor zaitezten gonbidatzeaz gain Antzerki Topaketa hauen berri zabaltzeko eskatu nahi dizuegu. Aktore gazte guzti hauen ahaleginak merezi du, dudarik ez.

Ibaiganeko Areto Nagusian elkar ikusiko dugu; ez falta hitzordura !!!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio