Blog con el que se pretende informar de la programación de Kultur Basauri, fundación municipal dependiente del Ayuntamiento de Basauri. Kultur Basauri cuenta con cinco bibliotecas públicas, talleres de artes plásticas, salas de exposiciones, programación de cine y de espectáculos en vivo, salas de ensayo, actividades infantiles y juveniles,...

martes, 24 de junio de 2008

David Quintas


Pozokoetxe Kultur Etxean ekainak 27rarte ikusgai dugu David Quintas argazkilari ospetsuaren “Kafearen Begiradak” erakusketa. “Bizitza katilu batean” lelopean, Kafearen begiradak kafikultoreen errealitatea aurkezten du. Erakusketak hiru kooperatibetan nolakoa den bizitza erakusten du, DESCO Perón, ODSTA Ghanan eta PPKGO Indonesian.
Kafe katilu baten atzean gizakiak daude, emakumeak eta haurrak, eta euren etorkizuna kafearen merkatuaren gorabeherei eta multinazionalen gutiziei lotua dago ezinbestean. Kafeak eguneroko bizitza gozatzen digu, goizean jaikitzen laguntzen digu eta lagunekin egoteko aitzakia bihurtzen da. Hala ere, ohizkoak diren beste gauzekin gertatzen den bezala, gutariko gehienek ez dakigu zer dagoen kafe katilu baten atzean.
David Quintas, Quintas Argazkilariak taldea koordinatzen du, eta hainbat erakusketa, egile-liburu eta nazioarteko nahiz estatuko komunikabideetan argitaratu dite bere irudiak. Bere ezinegonak itxurazko errealitatea ancas gora jartzera bultzatu du eta leku ugarietara eraman ere bai, ez beti geografikoki urrun dauden lekuetara. Bere lana, mundua beste begi batzuekin begiratzera bideratuta dago beti.
Pozokoetxe Kultur Etxean, ekainaren 27rarte, goizeko 10.00etatik eguerdiko 14.00etara.

Etiquetas:

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio