"Ahuntza edo nor da Silvia?" antzerki lana euskeraz Social Antzokian
Martxoaren 6.an, ostirala, arratsaldeko 20:30 etan, Txalo euskal konpainiak bere azken antzerki muntaia aurkeztuko du Social Antzokian, "Ahuntza edo nor da Silvia?" alegia. Ramon Agirre, Asier Hormaza, Ane Gabarain eta Asier Oruesagasti ditu antzezle Carlos Zabalaren zuzendaritzapean.
Edward Albee estatubatuarraren antzezlanean oinarrituta, José María Pouk zuzendu eta antzeztutako "La cabra o ¿quién es silvia?" gaztelaniazko bertsioak, Espainiako antzoki nagusiak utzi zituen aho zabalik. Eta orain, Txalo Produkzioak taldeak euskarara egokitu du, arrakasta haundia lortuz.
"Ez dadila inor joan antzokira komedia arin bat ikusiko duela pentsatuz", esan zuen Carlos Zabala zuzendariak.
Karreraren une gorenean dagoen arkitekto famatu eta saritua da Martín (Ramón Agirre). Pitzadurarik gabekoa dirudi Stevie emaztearekin (Ane Gabarain) eta semearekin (Asier Oruesagasti) daraman bizimodua. Elkarrizketatzera doakion kazetariari (Asier Hormaza), ordea, Stevie emaztea baino gehiago Silvia izeneko bat maite duela aitortzen dio. Nahiko arrunta izango litzateke aitorpena Silvia ahuntz bat ez balitz; ezohikoa, baina gertatu gertatzen diren gauzen eremukoa Silviarekiko harremana sexura mugatuko balitz...Baina ez da hori kontua: Martín erabat maiteminduta dago ahuntzarekin, eta ingurukoek horren berri dutenean kazetariak kontatuta, hain zuzen, ez Martinen ahotik, seko aldatzen da Martinenganako duten jarrera. Bazapizti hutsa bilakatzen da haien begietara ordura arte miresten zuten gizonezkoa.
Martinen errebelazioaren eraginetatik abiatuta, Albeek "giza izaera modu suntsitzaile, absurdu eta probokatzailean" aztertu du eta, horrekin batera, beste galdera bat ere eraman du taula gainera: dena kontatu behar da, edo hobe da gauzaren batzuk isilpean gordetzea?
Sarreraren prezioa 10 €. Taldea egiteak abantailak ditu Social Antzokian. Horrela, 10lagun edo gehiagoko taldeak % 30 eko deskontua izango dute eta 50 lagun edo gehiagoko taldeak, % 50 eko deskontua.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio