Hortzmuga Teatroa: "Metro bateko ametsak"
Igande honetan, maiatzak 17, goizeko 12:30 etan, Social Antzokiak Hortzmuga Teatroa konpainiaren "Metro Bateko Ametsak" antzerki lana jasoko du. Lan hau Julen Gabiriaren "Metro Bateko Letrak" liburuan oinarrituta dago.
Bertan, Nadia neskato errumaniarraren historia kontatzen digute. Gehienok bezala, Nadiak ere sekula beteko ez diren ametsekin egiten du amets. Baina zerbaitegatik borrokatu behar da beti; eguneroko mugarriren batera heltzeagatik, aurrera jarraitzeko kemena emango digun zerbait lortzeagatik. Eta Nadiak mundu erreal bezain fantastiko batean aurkituko du heldulekua, matxuratutako metro baten barruan, bera bezalako etorkinez jositako hiri batean. Eta Errumaniarekin gogoratuko da, etorkizunarekin egingo du amets, errealitatea disekzionatu eta akuarelaz pintatu du, eta etorkina izatea zer den azalduko digu. Izan ere, nor ez da etorkina?
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio