Blog con el que se pretende informar de la programación de Kultur Basauri, fundación municipal dependiente del Ayuntamiento de Basauri. Kultur Basauri cuenta con cinco bibliotecas públicas, talleres de artes plásticas, salas de exposiciones, programación de cine y de espectáculos en vivo, salas de ensayo, actividades infantiles y juveniles,...

viernes, 17 de diciembre de 2010

Socialaren Lagunak kanpaina berria martxan jarri da


Aurten ere Socialaren Laguna izateak abantaila haundiak ditu. 2011. urteko kuota aurtengoa bezalakoa izango da: 42,78 euro, eta Lagun Gazteak (Gazte Txartelarekin) 23,63 euro.
Aurtengo abantailak ondorengo hauek dira:
- 2 sarrera doan 2011.urtean zehar egongo den edozein ikuskizunetara etortzeko
- 6 zinema sarrera doan (Social Antzokian eta Ibaigane Zineman erabili ahal izango dira).
- %35 eko beherapena Social Antzokian programatuko diren ikuskizun guztietan.
- Bazkideek programazio berezia izango dute: antzerkia, kontzertuak, aurrestrenaldiak, zine klasikoa...
- Beherapenak ondorengo antzokietan: Barakaldo, Santurtzi, Leioa, Zornotza, Durango, Elorrio, Galdakao, Arrigorriaga, Ermua, Zalla, Muskiz, Agurain...
- Gainera, hilero etxean jasoko duzu Kultur Basaurik antolatzen dituen ekintzen inguruko informazio zabala.

KULTURA BONUA 2010
Socialaren Laguna egitean 15 Euro aurreztuko dituzu!

Social Antzokia KULTURA BONUA 2010 programari atxikita dago. Produktu kulturalak kontsumitzeko Eusko Jaurlaritzak ematen duen diru laguntza bat da kultura bonua. 2010. urteko abenduaren 13.tik 2011. urteko urtarrilaren 5. era bitartean eskuratu ahal izango dituzu BBK, VITAL eta KUTXA-ren orotarako edozein kutxazainetan. Bono Kultura bakoitzaren prezioa 25 eurokoa da, baina 40 euroko balioa ematen dio erosten duenari. Abantaila hau Socialaren Lagunak kuota ordaintzeko erabili dezakezu.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio