Jon Arretxe basauritarraren "7 kolore" kantaldi-ikuskizuna
Ostiralean, apirilak 15, arratsaldeko 20:30 etan, Jon Arretxe basauritarraren "7 kolore" kantaldi-ikuskizuna Social Antzokian.
Ikuskizun honetan, munduko txoko askotako argazkiak, marrazkiak, zuzeneko irakurketak eta zuzeneko musika eta abestiak nahasten dira. Hari gidaria “7 kolore” disko-liburua da (Erein, 2010), idazlearen, Francisco Ibáñez konposatzailearen eta Cristina Fernández marrazkilari eibartarraren elkarren arteko lanetik sortutako lana.
Testuek, idazleak munduan zehar egin dituen bidaietan bizi izandako esperientzia berezienak jasotzen dituzte, eta koloreen arabera sailkatzen dira, kapitulu bakoitzean sentimendu desberdinekin jolastuz: grisa eta tristura, berdea eta itxaropena, gorria eta beldurra, urdina eta harmonia… Marrazkilariak kolorez eta marrazkiz apaindu du kapitulu bakoitza, eta Francisco Ibáñezek ahotserako eta pianorako lan bat egin du kapitulu bakoitzerako. Lan horiek Iñaki Belasko piano jotzaileak, Naroa Intxausti sopranoak, Enrique Campos tenoreak eta Jon Arretxe idazleak berak -baxua- interpretatuko dituzte.
Basaurin (1963) jaiotako Jon Arretxe Euskal Filologian doktorea eta Hezkuntza Fisikoan lizentziatua da. Literaturaren alorrean hainbat generotako hogei liburu inguru idatzi ditu: bidaietako literatura, eleberri beltza, umorezko, beldurrezko… narrazioak, etab. Ia liburu guztiak behin baino gehiagotan argitaratu dira.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio