Japonia beltzez
Irailak 22an hasi eta 27arte, arratsaldeko 19:45tan Guggenheim Museoko Entzungelan Polizia-Zinema Japoniarra ikusteko aukera dago.
Guggenheim Bilbao Museoak, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin elkarlanean, Zinemaldiaren 56. edizio honetan, Japonia Beltzez izeneko gaikako atzera begirako zikloaren 6 film aurkezten ditu.
Film noir deiturikoa zinema estatubatuarrak sorturiko tradiziotzat hartzen bada ere, ezin uka dezakegu mugak gainditzeko eta beste eszenatoki eta giroetara egokitzeko duen ahalmena. Agian, jorratzen dituen gaiak – ustelkeria, krimena, handinahia- , tamalez, gizarte moderno ororen ezaugarri direlako. Horrexegatik, Japonia 1920ko hamarkadan Mendebalderantz ireki zenean, gangster estatubatuarraren mundua islatzen zuen zinemak herrialdea ikaragarri erakarri zuen. Baina atzerriko ereduen inportaziotik haratago, gizarte japoniarrak bere krimen-mito propioak zituen baita ere; garaiko pelikulen protagonistak ziren bakuto (jokalariak) eta gaizkileak krimeenen inguruko zinemaren ikur nagusia bilakatuko zen yakuza-n zertu ziren.
Japonia bezalako lur aberats eta ezezagunak polizia-zineman eman dituen emaitzarik ezohikoenak ezagutuko ditugu ziklo honetan: eldarniozko kartzela-dramak, generoa ustekabeko muturretara eramaten duten gangster eta gaiztagin filmak edo mendebaldeko irudimenean oso errotuta dauden mitoen (detektibe pribatua besteak beste) berraztertze bereziak ere. Hautaketa honi esker, polizia-zinema japoniarra zinemaren historiaren baitako anekdota baino, nortasun handiko eta bizitza bereziko generoa delaz ohartuko gara.
Honako hauek dira ikusgai egongo diren filmak:
Irailak 22an, astelehena, Kaizo Hayashi zuzendariaren “Nire bizitzako unerik latzena”; Irailak 23, asteartea, Rokuro Mochizukiren “Sua barruan/Onibi”; Irailak 24an Koji Wakamatsuren “Shinjuku Maddo”; Irailak 25ean, Masato Haradaren “Jubaku:liluratuta”; Irailak 26an, Shunya Ito-ren “701.emakume presoa; Scorpius” eta Irailak 27an Seijun Suzukiren “Piztiaren gaztaroa”.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio