Arizko Dorretxea
Hilabete honetan Arizko Dorretxeko jarduerak berriro martxan hasten direla jakinarazi nahi dizuegu. Udako etenaldiaren ostean, ohiko jarduerekin jarraituko du Dorretxeak; beheko solairuan Arte Garaikide erakusketak bertako egileen erakustaldiekin, erakusketa ibiltariekin eta arte munduko hainbat proposamenekin batera. Denboraldi batez, hirugarren solairuan ikasgela aurkitzen da. Hala eta guztiz ere, etorkizun batean, Ganbara izeneko jarduerak berriro itzuliko dira, antzerki, hitzaldi, musika emanaldiak, e.a.-ekin.
Hilabete honetan, 3 erakustaldi daude ikusgai: Cristina Gonzalez-Meurs-en pinturak; Javier de la Torreren Mosaikoak eta Ertibil 2008 gazteen arte erakusketa.
Informazio gehiago Arizko Dorretxean.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio