Blog con el que se pretende informar de la programación de Kultur Basauri, fundación municipal dependiente del Ayuntamiento de Basauri. Kultur Basauri cuenta con cinco bibliotecas públicas, talleres de artes plásticas, salas de exposiciones, programación de cine y de espectáculos en vivo, salas de ensayo, actividades infantiles y juveniles,...

viernes, 31 de octubre de 2008

Abesbatz Agerketa


Egun hauetan Basaurin Abesbatzen Agerketa ospatzen ari dela eta, gaur, Urriak 31 eta bihar, Azaroak 1 Social Antzokian arratsaldeko 20.30etatik aurrera Jatorki Abesbatza – Trío Arpas Txertok eta Aritzak taldeak izango ditugu entzungai.
Jatorki Abesbatza sortu zenetik Euskadi osoan ezaguna den Andoni Arregi izan zen zuzendaria.
Lehen saria lortu du hainbat lehiaketetan; Bilboko Abesbatzen Lehiaketa, "Certamen de la Canción Marinera" (San Vicente de la Barquera), "Villa de Avilés" (Asturias) eta Abesbatzen Lehiaketa, EITB-k antolatua. Tolosan, Euskal Abesbatzarik onenaren accesita lortu du.
Inoiz Donostiako, Euskadiko eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Josu Loroñoren Akordei Orkestra Sinfonikoak lagunduta abestu izan du.
Txertok arpa hirukotea Taide Quintanak, Irune Retuertok eta Igone Gordobilek osatzen dute.
Maila horretan, Txertok hirukotea da estatu osoan egonkortasuna lortu duen arpa hirukote bakarra. Taldearen xedea da arpa-soinuak berreskuratzea.
Taldeak Bilboko Guggenheim museoan eskaini zuen estreinako kontzertua.
Aritzak laukoteak hogeita hiru urte daramatza kantagintzan. Laukotea Beskoitzekoa (Lapurdi) da eta Iker Robles-Arangiz eta bere hiru seme-alabek (Gorka, Naia eta Koldo) osatzen dute. Familia artista bateko kideak dira (kantari, dantzari, txistulari eta antzezlariak). Hori horrela, Estitxu kantariarekin (Ikerren arreba) hasi zen Naia 13 urterekin abesten.
Kanta herrikoiak zein modernoak abesten dituzte, ahotsa tresna nagusia izanik.
Azken urteotan kantaldi gutxi egin badituzte ere, Euskadiko ahots talderik onenetarikoa da.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio