Umeentzako Zinema Maratoia
Bihar, urriak 15, arratsaldeko 17.30etatik aurrera, azken urte hauetan ohikoa den bezala, txikienek zinemarekin hitzordua dute Social Antzokian. Lehendabizi euskeraz izango den animazio filma emango da, "Ahatetxo itsusia eta ni", Ahatetxo Itsusia ipuinaren bertsio pertsonal bat. Ondoren, “La isla de Nim” Jodie Foster protagonistatzat duen abentura filma ikusgai egongo da. Sarreren prezioa, 3,50€koa da.«Ahatetxo itsusia eta ni» pelikuleko protagonista txikiak itsura babesgabe baina era berean maitekor bat du, ezberdina izateak ez duela zertan ikusirik errefusarekin erakutsi nahiean. Arrautza-hoskolatik atera ostean, lehenik ikusten duen gauza arratoi bat da eta senak ama deitzea egingo dio. Benetan Ratso izena du, eta hiriko leku ezkutu eta zikinetan bizi den espezimen bat da. Iragarpen guztien aurka, Ratsoren alde arduraduna agertzen da eta aitatasuna onartzen du, bere txikia aurrera ateraz eta estoldetako arratoi arriskutsuetaz alde eginez. Pertsonai guzti hauek hasiera batean paperean diseinatuak izan ziren geroago 3D animazioetara digitalki pasatzeko.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio