Oreka Tx
Ez dago munduan txalaparta bezalakoa den instrumenturik. Bi pertsonen artean jotzen da. Batek erritmoa markatzen du eta besteak erritmo hori hausten, zatitzen du. Elkarrizketa horretan sortzen den musika ez da musikari batena edo bestearena, elkarrizketaren beraren adierazpena da, musikarien arteko elkartzearena. Txalaparta musika instrumentu bat izateaz gain, jarrera bat ere bada, bestearekin elkartzeko eta besteari hurbiltzeko modu bat.
Harkaitz Mtnez de San Vicente eta Igor Otxoa 1997 urtean hasi ziren txalaparta bikote bezala, eta urte horretan bertan sortu zuten Oreka TX taldea. Ordutik beren txalapartaren soinua egitasmo eta talde anitzetan parte hartu du: Kepa Junkerarekin jotzen dute, Carlos Nuñez eta Taraf Haidouksekin kolaborazioak eginak dira edo Nomadak TX film-dokumentala grabatu dute.
“Udagoineko Ostera” programaren barne dagoen ikuskizun berriarekin datoz Basaurira Oreka Tx-ekoak, “Nomadak TX Zuzenekoa”. Ikuskizun multimedia honetan bidaietako irudiak eta ezagutu dituzten musikariak ageri dira.
Aukera ezinhobea Donostiako Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko den “Nomadak Tx Zuzenekoa”-ren aurrestreinaldia ikusteko.
Social Antzokian, Azaroak 28, ostirala arratsaldeko 20.30etan. Salneurria 10€koa da.

0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio